XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Lurtiarra ez zen halako etsaigo ikutuezinaren aurka ez zegoen gordetzerik, eta ezintasun horrek are larriagotzen zuen gure egoera.
Haren erlijio oinarria bera kordoka erazten zuten zalantzek hagorandurik, eta otoitzaren esperientzia izugarriari itzuriz, zakur amorratua ur txosperriari bezala, handik aurrera ezin izango zuen, mina beste iturritatik etortzekotan ere, erlijio suspergarriari darion kontsolamendua aurkitu.
Triste, izutu eta
Bizkitartean gure etxetiarraren ohiturak ez ziren batere aldatu.
Eta egia esan, haren gelatik zetozen soinuei kasu emanez gero, bera eta bere menpekoak inoiz baino erneago zeuden.
Ezin esan diezazuket, irakurle on hori; ez dago hitzik zuri adierazteko nire buruak, argi edo ilun baina etengabe, jasan behar izaten zuen susmo beldurgarria
Gure ume txikia hilobiratuz geroztik gau batzu paseak bide ziren; berandu samar oheratu ginen eta zenbait ordu neraman lokarturik, nik uste, emazteak iratzarri ninduenean, izuak soilik ematen duen sendotasunaz niri helduta zegoelarik.
Ez zuen deus esaten baina oratu eta inarrosten ninduen berea ez zen indar batekin.
Niganantz lerratua zen eta makurturik zegoen burua izaren azpian zuela.